Amurriok bertako enpresek 4.0 industrian duten kokapenaren mapa egingo du

10 Azaroa 2017

Amurrioko Udalak, Amurrio Bidean baltzu publikoaren eskutik (herriko enpresa-ehunari laguntzeaz eta berrikuntza-eremutik beharrei erantzuteko ekimenak ezartzeaz arduratzen den sozietatea), herriko enpresa txiki eta ertainek 4.0 industrian duten kolapenaren mapa egitea proposatu du.

Orainak eta geroak deskribatzen duten etorkizunean, fabrikatzeko era eta kontsumitzaileek erosten dituzten ondasunak ulertzeko modua goitik behera aldatuko dituen iraultza teknologikoa nagusituko da.

Iraultza teknologiko hori enpresetara ere iritsiko da eta, hortaz, konektatuta eta integratuta egon beharko dute, ekoizpen-sistemek denbora errealean datu eta informazio mordoa kudeatu eta interpretatu beharko dituztelako.

Hori dela eta, enpresa txiki eta ertainei eta mikroenpresei fabrikazio-inguru malgu eta sendoetarantz (zeinetan prozesuak monitorizatuta eta sinkronizatuta dauden) bilakatzeak dakarren erronkan laguntzeko ekintzak zehazteko, urrats hau emango da lehenbizi: 4.0 kontzeptuarekin loturiko teknologiek enpresa horiei eskaintzen dizkieten benetako aukerak eta inplementazio-maila ezagutzea.

Horiek horrela, Mondragon Unibertsitateari 7.000 euroren truke esleitu zaion lan horri esker, Amurrioko enpresa txiki eta ertainetan 4.0 industriak dituen ahalmena, hutsarteak eta aukerak ezagutzen lagunduko du.

Lan  hori garatzeko, autodiagnostikorako inprimakia taxutuko da eta hori industri sektoreko eta horrekin loturiko zerbitzuetako 50 enpresari egingo zaie, eta ondoren, gaur egun 4.0 industriaren eremua biltzen duten teknologietan enpresa horiek duten kokapenaren mapa egingo da. Teknologia horien artean, hauek dira nagusiak: sistema ziberfisikoak, fabrikazio gehigarria, datu handiak (big data), adimen artifiziala, elkarlaneko robotika, errealitate birtuala eta errealitate areagotua.

 amurrio general