Amurriok Aldai eta Aldaiturriaga kaleetako bide segurtasuna hobetu du

31 Maiatza 2019

Amurrioko Udalak hobetu egin du Aldai eta Aldaiturriaga kaleetako bide segurtasuna, ibilgailuen abiadura murrizten laguntzen duten neurriak ezarriz. Lan horiek, herritarrek auzo batzarretan iradokitako beharrizan bati erantzuten diote.

Lan horietan, errepidearen zabalera metro erdi estutu da, 3 metrotan geratuz, eta erdian oinezkoen igarobiderako tartea utziz. Horrez gain, bi kaleetako seinaleztapen bertikala ere berriztatu da.

Bide segurtasuna hobetzeko neurriek 11.992 euroko inbertsioa eskatu dute.