Amurriok “Uda Artistikoa” tailerra proposatu du uztailerako

29 Maiatza 2019

Amurrioko Udalak “Uda Artistikoa” izeneko tailerra jarri du martxan uztailerako. Uztailaren 1etik 26ra egingo da, eta hiru diziplina artistiko osagarri jasoko ditu: argazkigintza, zeramikagintza, marrazkigintza eta gorputz adierazpena. Izen ematea Kultur Etxean egin beharko da ekainaren 3tik 21era.

“Uda Artistikoa”, orain arte udan eskaini izan den zeramika ikastaroaren ohiko eskaintza hobetzen duen egitasmoa da. Tailer horren bitartez, artea espazio ludikoaren eta esperimentalaren parte bilakatuko da, eta uda sorkuntza gune berriak ezagutzeko gazteentzako pizgarri izatea bultzatuko du, lau diziplina artistiko landuko baitituzte.

Tailerra 6 eta 12 urte arteko umeei dago zuzenduta. Bi talde eratuko dira, eta bakoitzak 14 kide izango ditu, gehienez ere. Tailerra uztailaren 1etik 26ra egingo da, 10:00etatik 13:00etara. Amurrion erroldatutakoek 61,52 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainerakoek 113,92 euro.