Amurriock Musika Lehiaketako finalak inauguratuko du Amurrioko Musika Astea, ekainaren 15ean

13 Ekaina 2018

Bigarren urtez, udal-pianoa kalera aterako dute ekainaren 21ean

Beste urte batez, aurten hogeita batgarrena, Amurriok Musika Aste tradizionala egingo du ekainaren 15etik 29ra, Udal Musika Eskolaren eskutik. Programa prest dago, eta Amurriock Musika Lehiaketako finalarekin inauguratuko da. Kontzertu interesgarriak izango dira, eta horrez gain, bigarren urtez jarraian, kalera aterako da Amurrio Antzokiko udal-pianoa, ekainaren 21ean, Larrinaga kaleko oinezkoentzako eremuan, 19:30etik 21:00etara bitartean. Hartara, edozein pianistak aire zabalean jo ahal izango du pianoa, eta bere trebetasunak erakutsi.

XXI. Musika Astea

• Ekainak 15, ostirala: 19:00etan, Juan Urrutia plazan, Amurriock Musika Lehiaketako finala (Burubio Kultur Elkarteak antolatu du lehiaketa, Musika Eskolarekin batera).

• Ekainak 18 eta 19, astelehena eta asteartea: 19:00etan, Amurrio Antzokian, Musika Eskolako Instrumentu Taldeen eta Abesbatzen ikasturte-amaierako kontzertuak.

• Ekainak 21, osteguna: 19:00etatik 21:30era, Pianoa Kalean, Larrinagako oinezkoentzako eremuan.

• Ekainak 23, larunbata: 19:30ean, Santa Maria elizaren inguruan, Musika Eskolako konboen kontzertua, San Juan jaien harira.

• Ekainak 29, ostirala: 20:00etan, Amurrio Antzokian, EIJO Euskadiko Ikasleen Jazz Oskestraren emanaldia, Euskal Herriko kontserbatorioen Big Band-a. Latin Jazz programa.