Amurrio Udal Dantza Eskola

21 Urria 2015

Ikasturtea hasi berri da eta horrekin batera Amurrioko Udal Dantza Eskolaren jarduera, eta gure umeak ilusio handiz prestatzen ari dira ikasturte berriari aurre egiteko. Eskolan adin eta maila guztietako ikasleak ditugu, dantzaren hastepenean daudenetatik dantza bera maila profesionalean landu nahi dutenetararte. Zure maila edozein dela ere zatoz eta informatu eskolan, beti izango zara ongietorria.

Eskolan aurki dezakezunaren adibide, iaz, ikasturtearen bukaeran, gure neska-mutilek grabaturiko bideoa ikustera gonbidatzen zaitugu.