Amurrio Trail Taldeak postontzi bat jarriko du Inordui tontorrean.

12 Apirila 2018

Irekita da Amurrio Trail Lasterketan izena emateko epea; ekainaren 17an.

Amurrio Trail Taldeak postontzi bat jarriko du Inordui tontorreko puntan, Arabako Mendi Federazioaren (AMF) Ingurumen batzordeak onartutako proiektuari jarraikiz.  Gainera, Amurrioko Udalak oniritzia eman dio. Amurrioko talde hori arduratuko da mendi-tontorretako postontziak  instalatzeaz, mantentzeaz, berriz jartzeaz eta kentzeaz.

Inorduiko gaina (605 m.) mendi-lepo txikiz banatutako altura antzekoko tontor-multzokoa da, eta Amurrioko Erabilera Publikoko Mendian sartzen da (Peña Negra-Elexazar). Amurriotik joateko, San Roke auzotik joan beharra dago, izen bereko ermitaren ondoko pistatik. Ekialdeko tontor nagusiek (Eskorlak eta Aspaltzak) badute gainean tontorra identifikatzen duen postontzi bat, AMFaren postontzi-katalogoan dagoena. Arabako tontor askok dute postontzi bat, tontorra identifikatzeaz gain, txartelak sartzeko aukera ematen duena, tradizioz mendi-elkarteek trukatu dituztenak.

Amurrio Trail Lasterketa

Bestalde, aipatutako talde amurrioar horrek la VII. Amurrio Trail Lasterketa antolatu du, ekainaren 17rako. Mendi lasterketa honetarako izen emate epea irekita dago, webgune honen bidez: www.kirolprobak.com Hiru distantzia daude:  31, 20 eta 10 kilometro.