Amurrio, iraunkortasunerako eredua.

24 Otsaila 2016

Amurrio general

Arabak Amurrio, Gesaltza Añana eta Gasteiz eramango ditu nazioarteko biltzar entzutetsu horretara ingurumen jardunbide egokien eta herri jasangarrien eredu gisa. Biltzar hori datorren apirilean egingo da, eta lehenengo aldiz egingo da Euskadin.

Jasangarritasun eta ingurumen tokiko politikei buruzko nazioarteko hitzordurik garrantzitsuena da biltzar hori, eta aurrekari ditu Aalborg-en (1994 eta 2004), Lisboan (1996), Hannover-en (2000), Sevillan (2007), Dunkerquen (2010) eta Genevan (2013) egindakoak. Zortzigarren hitzordu honetan, ICLEI (Jasangarritasunerako Tokiko Gobernuen Nazioarteko Sarea) buru duen biltzarrak Euskadi aukeratu du klima aldaketa eta hiri jasangarritasuna Europan bezain erronka garrantzitsuei buruz hausnartzeko eta iritzia agertzeko.

Amurriok, industria sektore garrantzitsua eta baso ugari dituen udalerriak, 2001ean izenpetu zuen Aalborg-eko Gutuna eta, 2002an, Alkateen Ituna, bai eta, oraintsu, Compact of Mayors delakoa ere. Udalerri txiki eta ertainek jasangarritasuna ikuspegi oso batetik jorratzeko duten gaitasunaren adibide garbia da udal hori. Izan ere, arrakastatsu jardun du hainbat sektorerekin batera era koordinatuan; saioak egin ditu industria ekologian, saioak naturguneen funtzio anitzeko kudeaketan eta saioak mugikortasun jasangarrian eta Aresketamendiko energia berriztagarrien parkean.