Amurrio Bideanek webgunea berritu du

14 Martxoa 2017

Amurrioko ekonomia sustatzeko elkarteak, Amurrio Bideanek, berrikuntzaren alde egiten du etengabe; horregatik, webgunea aldatu du, diseinua, arkitektura eta edukiak egokituta.

Atari digital berriaren helburua da eskuratzeko errazagoa, arinagoa eta erakargarriagoa izatea zentro horretan egiten diren zerbitzuei, ikastaroei eta jarduerei buruzko informazioa. Amurrio Bidean erreferentzia-zentroa da ekintzailetzaren esparruan, hala udalerrian nola eskualdean.

Webgunean, enpresentzako laguntzarekin lotutako edukiak daude: kudeaketarako aholkularitza, laguntzei eta horien izapideari buruzko informazioa, enpresa berrien sorrera, etengabeko prestakuntza eta ikaskuntza, eta estatistika, azterketa sozioekonomiko eta ikerketa propioak egiten dituen tokiko enpresa-behatokia, bai eta albisteen inguruko atal bat ere.

Orobat, erakundeak aplikatzen duen etengabeko hobekuntza-prozesuaren harira sortu da web berria, eta zerikusia du bete elkarteak berri duen hamargarren urteurrenarekin ere.

www.amurriobidean.eus