AMURRIO BIDEANEK KUDEATUKO DITU GURE UDALERRIAN EKINTZAILEENTZAKO LANBIDEREN DIRU LAGUNTZAK

22 Urria 2015

Laguntza horien helburua da onuradunek hiru hil ematea soilik negozio-ideia aztertzen eta negozio-plana garatzen, edo enpresa martxan jartzea.

Laguntza horiek jaso ahal izateko, Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuaren erakunde kolaboratzaileren batera jo beharko dute eskatzaileek, haiek arduratuko baitira diru-laguntza jasoko duten proiektuak edo ideiak hautatzeaz, erregistratzeaz, jarraipena egiteaz eta balioztatzeaz.

Urduñan eta Aiaran, Lanbideren erakunde kolaboratzailea Aiarako Eskualdea da; entitate horrek bere barne hartzen ditu ekintzaileei aholkularitza- eta babes-zerbitzuak eskaintzen dizkieten udalerri guztietako erakunde guztiak.

Zehazki, gure eskualdean 16 diru-laguntza esleitu dira negozio-ideiak aztertzeko eta 10 diru-laguntza jarduera martxan jartzeko.  Laguntza-kopuru bat dago bereziki hogeita bost urtetik beherako gazteentzat eta emakumeentzat.

Eskaerak aurkezteko epea urriaren 23an irekiko da, eta azaroaren 6an itxi.

Deialdian ezarritako baldintzak betetzen dituzten ekintzaileek, diru-laguntza hauek eskatu nahi badituzte, Amurrio Bideanera jo beharko dute, eskaera eta beharrezko agiri guztiak aurkeztera.

Diru-laguntza baino eskaera gehiago egonez gero, proiektuen eta hautagaien ebaluazio teknikoa egingo da, hautaketaren oinarrietan ezarritako irizpideei jarraikiz.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Amurri Bideanekin (El Refor kalea z/g) Tel. zk.:945891721 – Helbide elektronikoa: autoempleo@amurriobidean.org

Laguntzak Lanbide Ekimenak:

  • Enpresa-ideia berriak sustatzen dituzten pertsonentzako laguntzak.

Baldintzak

*Negozio-ideia bat izatea.

*EAEn bizitzea.

*Langabea izatea eta Lanbiden izena emanda izatea.

*Aurretik JEZen edo autonomoetan alta emanda ez izatea.

Zenbatekoa

1.000 €

*zenbateko hori % 15 handiagoa izango da esleipendunak emakumeak edo > 18 eta < 25 urte arteko gazteak badira.

  • Enpresa-jarduera berriak abian jartzea sustatzera bideratutako laguntzak.

Baldintzak

*Proiektu berri bat martxan jartzeko negozio-plan bat izatea.

*EAEn bizitzea.

*Langabea izatea eta Lanbiden izena emanda izatea.

Zenbatekoa

1.500 €

*zenbateko hori % 15 handiagoa izango da esleipendunak emakumeak edo > 18 eta < 25 urte arteko gazteak badira.