Aldundiaren kultura-eskaintza amurrioarren esku egongo da ukipen bidez totem interaktibo batean

16 Martxoa 2017

Bañueta Kiroldegiko hallean egongo da, martxotik maiatzera bitartean

Arabako Foru Aldundiaren kultura-arloko informazio guztia, hau da, kultura-agenda eta foru-sareko eta Arabako ondareko museo guztien eskaintza, Amurrioko herritarren esku egongo da ukipen bidezko totem interaktibo batean. Bañueta Udal Kiroldegiko sarreran egongo da instalatua, martxotik maiatzera bitartean. Informazio-puntu digitala da, eta interes kulturaleko edukietarako sarbidea ematen du era dinamikoan. Pantaila sakatuz gero, Arabako foru-sareko museoetako (Arte Ederrak, Bibat-Naipes, Bibat Arkeologia, Natura Zientziak, Armagintza eta Arte Sakratua) erakusketa eta jardueren informazio zehatza ikus daiteke. Totemaren bidez, halaber, bisita birtualak egin daitezke Arabako arkeologia-ondarearen barruko leku interesgarrietara, hala nola La Hoya eta Iruña Veleia aztarnategietara eta Sorginaren Txabola trikuharrira.

Informazio-eduki zabala emango du eta kultura-agenda ere egongo da jasota (erakusketak, hitzaldiak, kontzertuak…). Informazioa 268 pantailaren bidez emango da; 260 argazki, ilustrazio eta plano, eta 10 bideo, hain zuzen. Erabiltzeko erraza da, eta totemeko edukiak lau hizkuntzatan egongo dira (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez).