Aldundiak enplegu eta prestakuntza planak sustatuko ditu langabezia gehien duten arabar udalerrietan

13 Azaroa 2017

Amurrion gauzatuko da eskualde eta udalerririk kaltetueneko langabeziaren aurka borrokatzeko programa; hain zuzen ere, ia 88.000 euroz finantzaturiko hiru ekintza egingo dira, pobrezia energetikoaren diagnostikoak egiteko, udal eraikinen edukiera eta kontserbazio egoera zein den jakiteko eta haien planoak digitalizatzeko, eta El Refor eraikinaren zona bat bihurtzeko nekazaritza eta elikadura enpresen haztegi batean eta kultura elkarteentzako espazioetan.

Hiru ekintza horiek egiteko lau langabetu kontratatuko dira, profil profesional desberdinetakoak.