Abuztuaren 17an, Mendiko Lagunak taldeak antolatuta, bisita egingo da Elexazarreko aztarnategi erromatarrera.

8 Abuztua 2019

Ateratako ondorioen arabera, 240 urtera arte jendea bizi izan zen abeltegi bat zen.

Abuztuaren 17an herritarrek Elexazargo aztarnategi erromatarra ezagutzeko aukera berri bat izango dute, 550 metrotara dagoena.

Mendiko Lagunak taldeak irteera bat antolatu du toki berezi horretara, Amurrioko Herriko Festen Programaren baitan. San Roqueko ermitara irtengo gara 10:00etan eta Juanjo Hidalgok gidatuko du bisita, aurten bederatzi urte beteko dituen indusketa horren zuzendariak. Uztaileko eta abuztuko hilabete ezberdinetan, boluntarioak ibiliko dira lanean erdiko gune osoaren indusketan. Lan kanpaina hauen ondorioek esaten dute aztarnategi hau 240 urtera arte (III. mende erdialdera arte) jendea bizi izan zen abeltegi bat zela, eta 2009an lekua aurkitu zenetik egin den aurkikuntza garrantzitsuena egun Vitoria-Gasteizko Bibat Museoan ikusgai dagoen taurobolio bat da.