ABUZTUAREN 12TIK 31RA AZTARNAK 50 ARGAZKI ZAHAR ERAKUTSIKO DITU

7 Abuztua 2015

Abuztuaren 12tik 31ra, Aztarna elkarte etnologikoak tamaina handiko 50 argazki zahar erakutsiko ditu Amurrioko La Casona eraikinean. Argazkiak 40X50 cm-koak dira eta gai askotakoak: heziketa, hirigintza, adiskidetasuna, jaiak, familia… Erakusketaren ordutegia: abuztuaren 17ra arte, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara; abuztuaren amaierara arte, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara, asteartetik ostiralera, eta 10:00etatik 14:00etara larunbat, igande eta jaiegunetan.