Abenduaren 1ean Sabin Guarestiren kontzertuak hasiera emango die Saratxoko San Nikolas Barikoaren jaiei

30 Azaroa 2017

Abenduaren 1ean San Nikolas Barikoaren jaiak hasiko dira Saratxon eta sei egunetan ospatuko dira. Jaien hasiera Sabin Guarestiren eskutik etorriko da; hilaren 1ean, ostiralean, kontzertua eskainiko du 23:00etatik aurrera. Horrez gain, herritar guztientzako ekintzak antolatu dira; honako hauek, adibidez: mus-txapelketa, herri-bazkaria, mendi-martxa, musika-emanaldiak, eta jaiei amaiera emateko, su artifizialak.

2017ko SARATXOKO JAIAK

• Abenduaren 1a, ostirala

23:00 Kontzertua: Sabin Guaresti.

00:00 Diskodantza.

• Abenduaren 2a, larunbata

17:30 Mus Txapelketa Saratxoko eskola zaharrean.

Izen-ematea: Dani Berria (945891367) edo hasi aurretik ordubete lehenago.

Prezioa: 20 €/bikote; gehienez, 32 bikote.

Sariak:

- Txapeldunak: bildutako diruaren % 60.

- Txapeldunordeak: bildutako diruaren % 40.

- 3. postua: bi botila ardo.

- 4. postua: bi botila cava.

• Abenduaren 3a, igandea

08:30 XV. Mendi Martxa.

• Abenduaren 6a, asteazkena

12:00 Meza abestua.

12:40 Kontzertua Oilarrak abesbatzaren eskutik.

• Abenduaren 8a, ostirala

10:00 Meza hildakoen omenez.

• Abenduaren 9a, larunbata

14:30 Herri-bazkaria.

18:00 Erromeria eta karaokea.

20:00 Su artifizialak.