ABENDUAREN 10EAN EGINGO DA AIARAKO KUADRILLAKO ADINEKOEN XVI. TOPAKETA

26 Azaroa 2015

Amurrion, autobusak 09:40ean hartuko ditu topaketara joan nahi duten pertsonak, Araba kalean. Hala, 10:00etarako Laudion egongo dira, eta Aldai plazako karpa estalian egingo den erakundeen ongietorrian parte hartu ahalko dute. Bisita gidatuak egongo dira suhiltzaileen parkera eta udaletxera. Horrez gain, magia-ikuskizuna ere egongo da. 14:30ean bazkaria egongo da, eta, ondoren, animazioa eta dantzaldia. Leku kopurua mugatua da. Parte hartzeko, ezinbestekoa izango da 60 urte edo gehiago izatea, edo bikoteko pertsona bat adin horretakoa izatea. 24 € ordaindu beharko dira Aiarako Kuadrillaren Kutxabankeko kontura (ES9120953264101090175117). Nahitaez adierazi behar da abizena, telefono-zenbakia eta autobusa hartzeko erabili nahi den geltokia. Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 945399122 telefono-zenbakira.