150 pertsonak baino gehiagok hartuko dute parte Amurrion maiatzaren 25ean egingo den 2019ko Txistulari Txiki kontzertuan

23 Maiatza 2019

San Antón plazan izango da, 19:30ean. Maiatzaren 25ean, Arabako Txistulari Gazteen XXXVIII. 

Kontzertua egingo da Amurrion, 19:30etik aurrera. Urtero Arabako herri ezberdin batean egiten den ekitaldi arrakastatsua da. Gasteizko Udal Folklore Akademiak antolatzen du Aiara Dantza Taldearen laguntzaz. Ehun eta berrogeita hamar pertsonak hartuko dute parte: ehun bat txistulari, konbo bat eta dantzariak egongo dira. Txistulari Txiki ekitaldia 1992an egin zen azkenekoz Amurrion.