“Sherezade berriak: mila eta bat egun emakume-hitzez” izenburua izango du maiatzaren 30ean Amurrion egingo den nazioarteko poeten topaketak

27 Maiatza 2019

Jarduera hori Poetak Maiatzean Nazioarteko Jaialdiaren VII. edizioaren barruan egingo da  “Emakume izeneko poesia” izena eduki zezakeen Amurrioko “Los Primeros Jueves” literatura-topaketen taldeak, bertako Udalaren lankidetzarekin, antolatuko duen poeten nazioarteko topaketak.

Maiatzaren 30ean egingo da eta benetako izena “Sherezade berriak: mila eta bat egun emakume-hitzez” izango du. Egitarauaren barruan, esku-hartze bat egingo da Virgen Niña ikastetxean, 12:00etan, eta herritar guztiei zuzendutako ohiko poesia-errezitaldia 19:00etan, La Casonan. Poetak Maiatzean Nazioarteko Jaialdiaren VII. edizioaren barruan gauzatutako jardunaldi bat da. Jaialdi hori Elisa Rueda aktore eta poetak sortu eta zuzentzen du, eta Gasteizen egiten da. Edizio honetan, lau poeta arabiar izango ditugu gure artean, eta beren bizipen eta lanekin publikoa txundituko dute. Hauek dira: Wiem Ghadéss (Tunisia), Amel Bachiri (Aljeria), Mariem Mint Derwich (Mauritania) eta Fatima Zahra Bennis (Maroko).