“Remontando el vuelo” dokumentala, galera handia izandakoan bizi dugun doluari buruzko hitzaldian, martxoaren 15ean, Amurrioko Kultur Etxean.

12 Martxoa 2018

 “Remontando el vuelo" deitzen da dolua bizitzen ari diren pertsonei buruzko dokumentala; Amurrioko Kultur Etxean egongo da ikusgai, martxoaren 15ean, 19:00etan. 

. Sarrera librea izango da. Galera handi bat jasan duten pertsonei buruzko lan horrek doluari nola aurre egin ikasteko hitzaldia irekiko du. Hizlaria Víctor Landa izango da, Basauri-Arizko Osasun Zentroko Familia eta Komunitate Medikuntzako espezialista eta doluan aditua. Osasun-zentroan egiten duen lanaz gain, 30 urte baino gehiago daramatza Jesús Ángel García Garcíarekin batera Zainketa Aringarrien eta Doluaren arloan lanean. Zineforum hau Amurrioko Osasun Zentroko langileek antolatu dute, Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailarekin elkarlanean. “Remontando el vuelo” dokumentalaren oinarrian maite zuten norbait galdu duten pertsonen esperientziak daude, batez ere; egindako bidea erakusten du lanak, baita galerak eragindako mina gaindi daitekeela ere. Horrez gain, hainbat profesionalek euren ezagutzak partekatuko dituzte, dolu-prozesua errazte aldera. Prozesu horrek antzekotasun ugari ditu beste galera handi batzuekin, bai pertsonalak bai sozialak. Dokumental hau “Compañeros de viaje” lanaren jarraipena da; bizitzaren azken uneetan maite dituztenei laguntzen dieten pertsonei buruzkoa zen lan hori. Biak YouTuben daude ikusgai, baita https://remontandoblog.wordpress.com/ webgunean ere.