“Palestinako emakume errefuxiatuen bidai luzea: Gazako zerrendatik begiradak” argazki erakusketa

9 Azaroa 2015

Sortu zen unetik, Palestinako errefuxiatuen bizitzari eta historiari buruzko alderdi ugari jasotzen dituzten argazkiak eta filmak bildu ditu UNRWAk, eta, beraz, haien esperientzien erregistro historiko garrantzitsua osatu du.. UNRWAren material fotografiko horren bidez, hots, Palestinako errefuxiatuen duintasunaren eta erresistentziaren erregistro aparta den material horren bidez, euskal gizartea Gazako zerrendako emakumeen errealitatera hurbildu nahi duen argazki erakusketa bat sortu du UNRWA Euskadik.

“Palestinako emakume errefuxiatuen bidai luzea: Gazako zerrendatik begiradak” argazki erakusketa Amurrioko La Casonan egongo da ikusgai arazoaren 1etik 15era.

Nahi izanez gero, visita gidatuak egiteko aukera dago (bigarren hezkuntzako ikasleekin, elkarteekin, eta abar.).

Bisita bat antolatu nahi izanez, mesedez, jarri kontaktuan: Ruth Aguilar, Amurrioko Udaleko Berdintasun teknikaria. Telefonoa: 945891161.