“NIRE AMURRIOKO BAZTERTXOA” LEHIAKETA

11 Maiatza 2015

Ezezagunak edo berriak diren Amurrioko lekuak aurkitu eta aintzat hartzea da lehiaketaren helburua, horrela, gure udalerriaren irudi originala eta desberdina eskainiz.

Lehiaketan parte-hartzea librea, doakoa eta herritarra da. Parte hartzeko kamera digital xumea edo telefono mugikor batekin nahikoa izango da.

Argazki digitala da dagoen modalitate bakarra. Argazkien neurria ez da 240x204 pixel baino gutxiagokoa izango. Hauek dira onartzen diren formatuak: PNG, JPG, GIF.

Lehiakide bakoitzak nahi dituen argazkiak bidal ditzake onarpen-epearen barruan. Lehiakide bakoitzak sari bakarra jaso ahal izango du.

Lehiaketaren oinarriak Amurrioko Udaleko webgunean dituzue.

Lehiaketan izen emateko inprimakia www.amurrio.org/mirinconfavorito helbidean duzue.

Bi sari daude:

-Epaimahaiaren sariak, epaimahaikideek aukeratutakoak:

  • Amurrioko dendetan erosteko 200 euroko balea.
  • Amurrioko dendetan erosteko 100 euroko balea.

-Herri sariak, herri bozketaz aukeratutakoak:

  • Amurrioko dendetan erosteko 200 euroko balea.
  • Amurrioko dendetan erosteko 100 euroko balea.