“Impulsos” izena du Olga Corral amurrioarrak La Casonan ikusgai jarri duen emakumeen erretratuen erakusketak.

21 Maiatza 2019

Maiatzaren 19tik ekainaren 22ra egongo da ikusgai. Olga Corral amurrioarra da, 2004tik Juan Aranoa Udal Arte Eskolako ikaslea da, eta lehen aldiz aurkeztuko du bere lanaren lagin bat La Casona erakusketa-aretoan. “Impulsos” du izena eta maiatzaren 19tik ekainaren 2ra egongo da ikusgai. “Obra bakoitza nire bihotzetik ateratzen den bultzada emozional bat da; zerbaitek eragiten didan emozioa hartzen dut oinarri, eta hortik abiatuta, sortzen hasten naiz. Dena da garrantzitsua… kolorea, baina batez ere pertsonen arima harrapatzen saiatzen naiz, ikusten eta sentitzen dudana transmititzen, itxuraz ederra den zerbait sortzeaz gain”, esan du Olga Corralek bere erakusketaren prestaketa-lanetan bete-betean sartuta dagoela.

Zalantza izpirik gabe, erretratuak eta emakumezkoen figurak dira hogei bat akriliko- eta olio-pinturak osatzen duten artista honen erakusketako protagonistak. Amurrion erakutsi nahi izan dituen lanen artean nabarmendu egiten du bere autoerretratua, eragiten dion sentimenduagatik, eta erabat identifikatuta sentitzen delako obra horrekin. Margolariak berak esan du: “arte hau geneetan daramat eta etengabeko bilaketa-prozesu batean sartuta nago”. Gainera, eskerrak eman dizkie prestakuntza akademiko eta teknikoa emateagatik Juan de Aranoa Udal Arte Eskolako irakasleei, “giza kalitate eta kalitate profesional bikainekoak” baitira bere aburuz.