“Giza Eskubideen aldeko tira” erakusketa 2015ko irailaren 16tik 30era La Casona udal erakustaretoan

12 Abuztua 2015

Hasierako lehiaketara guztira 210 parte-hartzaile aurkeztu ziren, ia ehun bat herrialdetakoak ziren, eta 483 lan egin zituzten. Lan horiek guztiak, ondoren museo birtualean jarri ziren. Gaur egun lanak hiru eremu birtualetan jarri dira: Donostiako Aieteko Bakearen Etxean, Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan eta Plaza Berrian eta Bilboko itsasadarrean.  Eremuan, halaber, museo bisitatzeko gida didaktikoa dugu, eta zenbait ibilbide birtual proposatzen ditu 68 biñeten bidez. Biñetekin batera, testua dago euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta frantsesez.

Erakusketak 30 biñeta jaso ditu; izan ere, lehiaketara aurkeztutako 483 biñetetako batzuk erakutsi nahi ditu.  Biñeta bakoitzarekin batera, biñeta horren xede izan den Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren artikulua idatzita dago. Helburua, gazteenek, eta hain gazte ez direnek, adierazpen hori ezagutu dezaten da.