“Auzobegiraleak” 773 abisu kudeatu zituen iaz.

21 Apirila 2017

“Auzobegiraleak”-orain dela bi urte martxan jarritako figura- 773 abisu jaso eta kudeatu zituen 2016an, hala nola, gorabeherak, eskaerak, kexak, informazio-eskabideak eta iradokizunak. 

Udalaren eta herritarren arteko komunikazioa errazteko, hainbat komunikazio-kanal prestatu ditu erakundeak. Alde batetik, amurrioincidencias.org web-orria, sakelako telefonoentzako doako aplikazioa, telefonoa eta zuzenean parte hartzeko zerbitzuko posta elektronikoa. Eta, bestetik, bilerak auzoetan, urteko lehen hilabeteetan egiten direnak, etengabeko hobekuntza oinarri duten lan-dinamikaren bidez, hartutako konpromisoak ebaluatzeko sei hilez behin egiten diren bileren bitartez.

Horra hor abisuak jakinarazteko moduei buruzko datuak: 256 abisu,auzoen dinamikatik sortu dira; 232, aplikaziotik eta gorabeheren webetik, eta 285, hainbat bidetatik (posta elektronikoa, idazkiak, telefonoa eta aurrez aurreko bisitak).

2016an bildutako gorabeheren banaketari dagokionez, gai hauek izan dira  nagusi: mantentze-lanak eta lorezaintza, galtzada, espaloiak eta berdeguneak, kaleen garbitasuna, hondakinak,  hiriko altzariak, argiztapen-sistema, izurriteak, arautegia, jagoletza eta kontrola.

Sailkapenaren arabera, 295 gorabeherak dira; 176, eskaerak edota eskabideak; 47, iradokizunak eta 23, informazio-eskabideak.

Abisuen egoerari dagokionez, mugikorraren aplikazioaren eta web-orriaren bidez jaso direnen artean % 87 daude itxita edo konponduta. Auzoen kasuan, % 48 daude burututa, % 19, aztertzen ari dira, % 18 atzera bota dira, % 13 itxi dira eta % 2 aurrez ikusi dira. Eta gainerako bideen bitartez jaso direnen artean % 58 burututa daude, % 17 aztertzen ari dira, % 16 itxita daude, % 4 atzera bota dira eta %  14,5 aurrez ikusi dira.

“2016an aurreko urtean baino abisu gehiago bildu dira. Datu ona da, esan nahi baitu amurriarrek “Auzobegiralea” eta abisu, iradokizun, eskaera eta abarren  kudeaketa gero eta ezagunagoak dituztela”, azaldu du Amurrioko alkate Josune Irabienek.