“AMURRION GEHIAGO IRABAZI EUSKARAREKIN” egitasmoaren bideoa

7 Martxoa 2018

Amurrioko Udalak "Amurrion gehiago irabazi euskararekin" egitasmoa bultzatu nahian, bideo bat grabatu du egitasmoan parte hartzen duten hainbat merkatari, elkarteetako kide eta enpresarirekin. Bideoa, Amurrioko komertzio, elkarte eta enpresa ertain eta txikietan euskararen alde eman diren eta ematen ari diren urratsak erakusteko egin izan da, eta era berean, egitasmo horren parte hartzen dutenei eskerrak emateko.