Nola iritsi?

Amurrio Arabako probintziaren ipar-ekialdean dago, Euskal Autonomia Erkidegoan. Iparraldean, Laudioko haranarekin egiten du muga; hegoaldean, Bizkaiko Urduña herriarekin; ekialdean, Zuiarekin eta mendebalean, Aiararekin eta Urduñarekin.

Amurrio Gasteiztik 35 kilometrora eta Bilbotik 25 kilometrora dago, baita bi horiei dagozkien aireportuetatik ere (Foronda eta Loiu). Errepideetako komunikazioa ona da bi hiriburuetarantz: 20 eta 30 minutu arteko bidaia. Horrez gain, Renfe Aldirietako tren zerbitzu ezin hobea du, Amurrio eta Bilbo batzen dituena (C3 linea Bilbo (Abando) – Urduña), gutxi gorabehera, 40 minutuan. Trenen maiztasuna bitik batekoa da gutxi gorabehera, eta Gasteiza joateko, eguneroko autobus zerbitzua dago.

Gainera, udalerria lanean ari da hiri mugikortasun iraunkorra errazteko, kutsatzen ez duten garraiobideen bideak sortuz (bidegorriak, oinezkoentzako bideak).

 

http://moveuskadi.com/planificador