Natura

Delika arroila

Delika arroila edo Nerbioiko arroila 270 metroko ur jauzi ikusgarria da, eta euria egiten duen hiletan are ikaragarriagoa da, ura lurrera lainoztatuta iristen baita.

Delika arroilaren inguruan ibilbide zoragarri bat egin daiteke. Haranaren zintzurrean bertan sartzen da Nerbioi jaioberriaren paralelo dagoen bidexkan barrena.

Goikomendi - Kuxkumendi

Goikomendi Kuxkumendi Natur Parkea bereziki babestua dagoen antzinako baso eremu bat da. 46,7 hektarea ditu eta lehengoratuta eta egokituta dago, natura bera eta inguru honekin lotutako giza jarduerak hobeto ezagutzea sustatzeko.

Garrastatxu

Gorbeiako Natura Parkean dago, eta Baranbio herritik sartzen da parke honetara. Bertan dago Piedadeko Andre Mariaren ermita. Aiaraldearen ikuspegi ikaragarriak ditu eta hainbat mendi ibilbide has daitezke bertatik. Mahaiak, bankuak, erretegiak, haur jolasak eta bestelakoak daude inguruan, eta jaiegunetan otorduak ematen dituen taberna bat ere badago.

Naturbideak

Amurriok zazpi natur bide edo naturan zehar ibiltzeko bide ditu. Amurrio udalerriaren inguruko bidexkak dira, eta gehiago edo gutxiago kontserbatutako ekosistema autoktonoak daude horietan. Horiek zaindu egin behar dira, bai eta sustatu ere, ezagutuz, zainduz eta errespetatuz. Ekosistema horiek erabiltzea sustatu behar da, besteak beste, inguruko ekosistema autoktono desberdinak ezagutarazteko.

San Roque

Amurrioko hirigunetik gertu, paraje lasai batean, San Roke ermita dago. Ez dira zelai aldapatsuak eta hostoz betetako zuhaizti batek babesten ditu eguzkitik. Bertan, mahaiak, bankuak, iturriak eta egurrekin sua egiteko sutegiak daude.