Jaiak

San Antón

San Antonen biharamunean, urtarrilaren 17an, Amurrion San Anton azoka egiten da, eta hor askotariko produktuak aurki daitezke, hala nola, baserrikoak, kontserbak, zuhaitzak eta landareak. Azoka egun hori ezaguna da San Anton plazan, ermitaren aurrean, egiten den enkanteagatik.

Txakolin eguna

San Isidroren ondorengo igandean, Txakolin Eguna ospatzen da Amurrion: aukera ezin hobea da txakolina dastatzeko. Nabarmentzekoa da egun horretan egiten den gastronomia lehiaketa. Jakina, ezinbesteko osagaia da Amurrion egindako txakolina.

Zaindariaren jaiak

Amurrioko zaindariaren jaiak abuztuan egiten dira, Jasokundeko Andre Mariaren egunaren (abuztuaren 15) eta San Roke egunaren (abuztuaren 16a) inguruan.

Artzain Eguna

Iraileko hirugarren igandean Artzain Eguna ospatzen da. Egun horretan jarduera ugari egiten dira artzaintzaren inguruan, hala nola, ardi haragiaren dastaketa, gazta lehiaketa eta ardi mozketaren erakustaldia.

Mikoturismo Egunak

Azaroan, Mikoturismo Egunak egiten dira. Udala perretxikoen mundua zale guztiei eramaten saiatzen da. Hala, mikologoen hitzaldiak antolatzen dituzte, perretxikoekin egindako menu bereziak, pintxo lehiaketa, gazteentzako jarduerak eta abar.