Zaborren zerbitzuaren ordainagiriak kobratuko dira Administrazio Batzarretan

Apirilaren 30era bitarte kobratuko dira 2016ko hirugarren hiruhilekoko zaborren zerbitzuaren tasen ordainagiriak Administrazio Batzarretan. Helbideratu gabeko ordainketak Amurrioko Zerga-bilketako Bulegoan egin daitezke (udaletxeko beheko solairuan). Epe hori amaitutakoan, premiamendu administratiboko prozedura exekutiboari ekingo zaio, eta ordaindu ez diren kuotak % 20ra arteko errekarguarekin kobratuko dira.