ZABOR-ZERBITZUAREN TASA ADMINISTRAZIO-BATZORDEETAN

Abuztuaren 5era arte kobratu ahal izango dira Administrazio Batzordeetan 2016ko laugarren hiruhilekoari dagozkion zabor-zerbitzuaren tasak. Ordainketa helbideratu ez duten zerga-ordaintzaileek Amurrioko Udaleko zergak biltzeko bulegoan ordaindu ahal izango dute tasa; bulegoa udaletxeko beheko solairuan dago. Epe hori amaitutakoan, premiamendu administratiboko prozedura exekutiboari ekingo zaio, eta ordaindu ez diren kuotak kobratuko dira, % 20ra arteko gainordainarekin.