VII. ARKEOLOGIA KANPAINA ELEXAZARREN, 2017

Elexazar proiektuaren zuzendaritzak, Amurrioko Udalarekin lankidetzan, VII. Arkeologia Kanpainan parte hartzera gonbidatu nahi ditu interesa duten eta adinez nagusiak diren guzti haiek. Kanpaina Elexazar barrutiko erromatar garaiko kokalekuan egingo da, egun batean edo gehiagotan, uztaileko lehenengo hamabostaldian. Parte hartzeko baldintza bakarra dago: ikasteko grina eta gure ingurune hurbileneko historia galduaren zati bat ezagutzeko gogoa izatea. Metodologia zientifiko bati jarraituko diogu historia hori berreskuratzeko, pazientziarekin eta esfortzu fisikoa ere eginez, denok gogobeteta utziko gaituen emaitza lortzeko. Interesdunek mezu elektroniko bat igorri behar digute euren datuekin eta kontaktuarekin, eta egoki iruditzen zaien beste edozein ekarpen ere egin diezagukete. Gero, haiekin harremanetan jarriko gara, jarduera arkeologiko honen ezaugarriak eta nondik norakoak azaltzeko. Nabarmentzekoa da proiektuan parte hartzen dugun guztiok borondatez eta altruismoz jarduten dugula, gure historiari buruz ikertzeko nahiak batuta.

Helbide elektronikoa: elexazar@gmail.com.