UR- ETA ESTOLDERIA-TASAK ORDAINTZEA AMURRION ETA LARRINBEKO ADMINISTRAZIO-BATZORDEAN

Aiara Kantauriko Urkidetza abuztuaren 15ean hasiko da 2017ko 2. hiruhilekoari dagokion uraren hornidura-zerbitzuaren tasa eta estolderia-zerbitzuaren tasa kobratzen Larrinbeko Administrazio Batzordean eta Amurrion. Ordainketa helbideratu ez duten pertsonek Caixabankek Elexondo kalea 21 helbidean duen bulegoan ordaindu ahal izango dituzte tasa horiek, astelehenetik ostiralera, 08:15etik 14:00etara, fakturan bertan ageri den epean.