Udal-baratzeen erabilera berritzeko eskaera

Gaur egun eremu guztietako udal-baratzeak eta hausturak erabiltzen dituzten pertsonek irailean egin dezakete erabilera berritzeko eskaera. Erabiltzaile izaten jarraitu nahi dutenek Amurrioko Udalaren Erregistro Ofizialera jo beharko dute. Bertan eskaera-eredu bat emango diete, eta hori bete eta sinatu egin beharko dute. Udalak erabilera berritzeko errekerimendu espezifikoa egin ondoren, erabiltzaileren batek eskaerarik egiten ez badu horretarako ezarritako epean, baja eman dakioke. Gauza bera gertatuko da bi urtez jarraian erabilera berritzen ez bada, nahiz eta Udalak horretarako errekerimendurik ez egin. Urtero bezala udal-baratzeak ikuskatu dira eta Udalaren esku geratuko direnak zehaztu dira, izan landu gabe daudelako, izan erabilera desegokia dutelako. Hala, laborantzarako lursail horiek prest geldituko dira lehen aldiz erabiltzeko eskaera egiten dutenei lagatzeko.