TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA

Ekainaren 30era bitarte, zabalik egongo da aurtengo trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea. Zerga-ordaintzaileek Mendiko kaleko 1 zenbakiko Caja Laboral Kutxako bulegoetan ordaindu ditzakete beren zerga-zorrak, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 10:30era. Epe hori amaitutakoan, premiamendu administratiboko prozedura exekutiboari ekingo zaio, eta ordaindu ez diren kuotak kobratuko dira, % 20ra arteko gainordainarekin.