San Rokeko errepidea itxi egin da

San Rokera jaisteko errepidean harri-lubeta baten bidez ezponda egonkortzeko lanak direla eta, errepide hori itxi egin da. Ordezko bidea hau da: udalerriko urmael eta ortuen bidetik desbideratu da zirkulazioa, hortik, San Rokeko errepidera berriro irteteko.

Segurtasun-zioak direla medio, nahitatezkoa da errepidea ixtea, ezponda konpontzeko galtzadan makina astunak jarri behar direlako.

Gutxi gorabehera hiru astez egongo da desbideratuta zirkulazioa.