SAN PRUDENTZIOKO DANBORRADARAKO ENTSEGUAK

Martxoren 6tik aurrera, Amurrioko San Prudentzioko Danborradarako entseguak egingo dira martxoko eta apirileko astelehen guztietan. Udal-pilotalekuko gimnasioan izango dira, 19:00etatik 20:00etara, apirilaren 27ra arte, egun horretan egingo baita danborrada, Arabako zaindariaren jaiegunaren bezperan, hain zuzen. Entseguetara udalerriko pertsona guztiak etor daitezke, adin-mugarik gabe.