Martxoaren 4an hasiko dira San Prudentzioko danborradako entseguak

Martxoaren 4an, astelehena, hasiko dira, Amurrion, apirilaren 27an San Prudentzioko 2019ko danborradan parte hartzeko entseguak. Entseguak astelehenero izango dira, 19:30etik aurrera, Udal Pilotalekuan, apirilaren 22ra arte. Parte hartu nahi duten guztientzat irekita dago, inoiz jo ez badute ere, hastapen-eskolak egongo baitira. Horregatik, festetako ekimen honetan parte hartzera animatzen zaituztegu.