Kultura, kirol eta gizarte taldeek Udalaren diru-laguntzak jasotzeko dokumentazioa aurkeztea

Udalerriko kultura, kirol eta gizarte talde eta elkarte guztiek datorren urtarrilaren 31ra arte (osteguna) aurkez dezakete Amurrioko Udalaren udal-bulegoetan dagozkien diru-laguntzak kobratzeko beharrezko dokumentazioa. Egun horretarako, 2018ko memoria eta ekitaldi horretako gastuen eta diru-sarreren balantzea aurkeztu beharko dituzte. Horrez gain, 2019ko jardueren egutegia eta aurrekontua ere aurkeztu beharko dira. Informazio gehiagorako udaletxeko bulegoetara (Amurrioko Juan Urrutia plaza) jo daiteke.