KILO BOTE OPERAZIOA

Amurrioko Parrokietako Caritasek elikagaiak bilduko ditu udalerrian beharrak dituzten pertsonei laguntzeko. Elikagai-bilketa azaroaren 13tik abenduaren 2ra bitartean egingo da, astelehenetik larunbatera Santa Maria Parrokian, 18:00etatik 20:00etara, eta San José parrokian 19:00etatik 19:30era. Antolatzaileek aldez aurretik eskerrek eman nahi dizkiete donazioak egiten dituzten pertsona guztiei.