HODEIENTZAT PLASTIKOZKO TAPOIAK BILTZEKO KANPAINA

Amurrioko Udalak ahal beste lan egin nahi du Hodeien alde, ataxia telangiectasia izeneko endekapenezko gaixotasun arraro bat duen udalerriko haurra. Horretarako, Udalbatzak plastikozko tapoien bilketa bultzatu nahi du. Ohiko bilketa puntuei beste lau puntu berri gehitu zaizkie: La Casona, Kultur Etxea, Bañueta Kiroldegia eta Nagusi Etxea. Udaletxearen parte-hartzeaz gain, Amurrioko herritarrei ere tapoi bilketarako laguntza eskatzen zaie, honela Hodei txikiak behar duen tratamendua errazten lagundu ahal izateko.