HHIko zentroan matrikulazioa

Amurrioko Helduen Hezkuntza Iraunkorrak (HHI) berriz zabalduko du matrikulazio-epea irailean, 2015-2016 ikasturteko lehenengo lauhilekorako. Ikastaro hauek eskainiko dira: testuak irakurtzea eta ulertzea, oinarrizko informatika, gaztelania atzerritarrentzat, ingelesa, euskara eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatua. Ikastaro horiei prestakuntza-programa ez arautu hauek gehitu behar zaizkie: ingelesa eta oinarrizko informatika. Informazio gehiago lortu eta matrikula egiteko, jarri harremanetan Amurrioko HHIko zentroarekin (helbidea: Landaburu kalea 11-13; telefono-zenbakia: 945892620).