Gerra zibilean desagertutako pertsonen senideen DNA laginak jasotzeko kanpaina

Gogorak, Eusko Jaurlaritzako Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak, Gerra Zibilean Euskadin desagertutakoen DNA bankua handitzeko proiektua abiarazi du. Kanpaina honen bidez, gerra hartan senideren bat galdu izana adierazten dutenen DNA laginak jasoko dira, gaur egun eta etorkizunean gorpuak lurpetik ateratzen direnean erkaketak egin ahal izateko. Euren DNA atera eta azter dadila nahi dutenek Gogorarekin jar daitezke harremanetan, telefono honetan (944032846) edo helbide elektroniko honen bidez (gogora.idazkaritza2@euskadi.eus).