GARRAIO ZERBITZUA KILOMETROAKERA JOATEKO

Kilometroak jaialdia Oñatin ospatuko da irailaren 24an. Amurrioko Udalak autobus zerbitzua antolatu du hara iristeko. “Lekaixoka!” leloa izango da. Amurriotik 09:45ean irtengo dira eta Oñatitik 19:00etan izango da
itzulera. Txartelaren prezioa 8 eurokoa da. Kultur Etxean erosi ahalko dira irailaren 21era arte.