Frontoi Kalea

Frontoi kaleko egokitzapen lanen bigarren fasearen hasiera dela eta, zeinak aipatu kalearen zeharkako zatiari eragiten dion, ezinbestekoa da ezohikoak diren  neurri batzuk hartzea: 

  1. Frontoi kaleko aipatu zatia trafikoari ixtea.
  2. Frontoi kaleko lanik gabeko zatia zirkulaziorako norantza bikoitzeko bide baten bihurtzea (irteerarik gabekoa), bertara sartu eta irtetea Jose Madinabeitia kaletik burututa.
  3. Lanik gabeko zatiaren sakoneko intersekzioa (Lourdes Ugarte ileapaindegiaren parean) norantza aldaketa burutzeko biraketarako erabiliko da.
  4. Lanegunetan 08:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 08:00etatik 14:00etara lanik gabeko zati honetara soilik karga eta deskargarako sartu ahal izango da  bertako merkatal dendetako salgaien horniketarako, horretarako etxebizitza bakoitien parean dauden aparkalekuak mantenduta. 
  1. Norbanakoek lanik gabeko eremuan eta etxebizitza bakoitien parean dauden aparkalekuetan aparkatzeko aukera izango dute honako ordutegi honetan:
    1. Lanegunetan 20:00etatik hurrengo eguneko 08:00etara.
    2. Larunbatetan 14:00etatik hurrengo eguneko 08:00etara.
    3. Igande eta jaiegunetan 08:00etatik hurrengo eguneko 08:00etara.

 Eraginpeko zatira sartzeko edozein beharrizanen aurrean Udaltzaingoarekin jarri beharko da harremanetan eta honek ahalik eta azkarren erraztuko du sarbidea (Tlfno zk.: 945038260 /636469288).

 Auzokide guztien laguntza eskertzen da, eta bereziki, Frontoi kalean bizi direnena.

calle fronton