Elkarguneak

Aurreraka Emakumeen Elkarteak elkarguneei heldu die berriro ere; guneak aisialdi jarduerak partekatu nahi dituzten (kafe bat hartu, paseatu, dantza egin, zinemara joan, txangoak egin, antzokira joan) lagunei zuzentzen zaizkie, bakarrik nahiz lagunduta. Helburua elkarrekin tarte atsegina pasatzea da. Hurrengo topaketa otsailaren 13an egingo da, 19:00etan, Nagusi Etxean.