Cuatro Torres elkartearen urteroko batzar orokorra

Apirilaren 6an, Gasteizko Las Cuatro Torres elkarteko kideek batzar orokorra egingo dute Mendizorrotza kiroldegian, 17:00etan hasita. Amurrioko Torre Aldea elkarteak ahalik eta pertsona gehienak bertaratzeko deialdia egin du. Batzarrera joateko, doako autobusa aterako da Amurrioko Telefónicaren eraikinetik, arratsaldeko 16:00etan. Interesa dutenek izena eman dezakete Torre Aldearen egoitzan (Nagusien Etxea), astearte eta ostiralean 17:00etatik 19:00etara, martxoaren 31ra arte.