Bitartekotza eta bizikidetza zerbitzua

kultur etxea

Hilabete honetan Amurrioko Udalak eskaintzen duen bitartekaritza eta elkarbizitza zerbitzuari jarraipena emango zaio. Zerbitzu honek auzokideen arteko elkarbizitza hobetzea du xede, gatazkak konpontzeko bide bezala elkarrizketa eta parte-hartzea sustatuta. 

Programa honen helburu nagusia herritarrak artatzeko zerbitzu bat eskaintzea da, euren arteko gatazkak modu zibilizatuan bideratzen laguntzeko eta auzi bideak ekidin asmoz. Horrezaz gain, auzoetan, ikastetxeetan eta gazteen lonjetan sentiberatze eta parte-hartze kanpainak garatu nahi dira. Auzokideentzako doako zerbitzua izango da. 

Ardura izango duten langileak kultura etxeko lehenengo solairuan egongo dira astelehenetan eta asteazkenetan, 10:00etatik 18:00etara. Aldez aurretik telefonoz eskatu behar da hitzordua 654.176.548 telefono zenbakian eta zerbitzua euskaraz zein gazteleraz eskainiko da