AZTARNA ALDIZKARIA

Aztarna Amurrioko Elkarte Etnografikoak Goi Nerbioiko etnografiari eta kulturari buruzko aldizkariaren beste zenbaki bat argitaratu du, 49.a, eta 2,70 euroren truke eskura daiteke. Azken argitalpen honetako 56 orrialdeetan, honako artikulu hauek irakur daitezke, besteak beste: “El Campo de Saraube. Reconstrucción”, “Una descripción urbanística del Amurrio de 1884”, “Ayaleses en Tierras de Rioja Alavesa y de la Sonsierra riojana”, “Los restos de la Guerra (1936-1937). Una relación exhaustiva de las trincheras de Ayala-Gorbea” eta “El barrio Aldama de Amurrio y la devoción a los Santos Simón y Judas”. Aldizkariaren amaieran, argazki oroigarrien ohiko atala jaso dute.