Amurrioko Lagunkoitasunaren inguruko galdetegia

Amurrioko Udaleko Pertsona Nagusien Arloak, Amurrio Lagunkoia Programaren barruan, udalerriko lagunkoitasun maila ezagutzeko inkesta abiarazi du.

Inkesta edo galdetegi horrek 8 gai nagusi jorratzen ditu: aire libreko espazioak, garraioa, etxebizitza, parte-hartzea eta gizarte-sareak, herritarren parte-hartzea, enplegua, errespetu eta inklusioa, komunikazio eta informazioa, gizarte zerbitzuak eta osasuna.

Galdetegiaren helburua udalerriko lagunkoitasun mailaren datu kuantitatiboak lortzea da eta maiatzean zehar gauzatuko da.

Eskuragarrri dago inkestak.amurrio.org-en; baita BaƱueta kiroldegian, Kultur Etxean eta Udaletxean ere. Maiatzaren 19 eta 21ean, asteroko azokan eta Txakolin Egunean ere bete ahalko da.

http://inkestak.amurrio.org/index.php/surveys/publiclist?lang=eu

encuesta