Amurrioko HHE zentroko matrikulak

Amurrioko HHE Helduen Hezkuntzaren Zentroak ekain honetan irekiko du 2018/2019 ikasturteko lehen lauhilekoan matrikulatzeko epea. Eusko Jaurlaritzaren mendeko zentro publiko bat da, eta doako eskolak ematen dizkie helduei. Ikastaro hauek eskainiko dira: testuen irakurketa eta ulermena, oinarrizko informatika, gaztelania atzerritarrentzat, ingelesa, oinarrizko euskara eta DBHko graduatua. Arautu gabeko prestakuntza-programak ingelesa eta informatika dira, biak oinarrizko mailan. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo HHE zentrora (Landaburu kalea, 14-16) edo deitu 945892620 telefonora.