AMURRIOKO 2017KO JAIETAKO TALDEEK DIRU-LAGUNTZAK JASOTZEKO AGIRIEN AURKEZPENA

Kultura-taldeek, kirol-taldeek eta jaietako kuadrillen taldeek programa eta aurrekontua aurkez ditzakete otsailaren 15era arte, Amurrioko 2017ko jaietarako jarduerak antolatzeko diru-laguntzak jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, bertaratu udaletxeko bulegoetara (Amurrioko Juan Urrutia plaza).